Zeuk esan 116111
Haur eta nerabeen arretarako telefonoa. Adingabea bazara edo laguntza behar duten adingaberik ezagutzen baduzu...Zeuk Esan
Euskadiko haurrei eta nerabeei zuzendutako laguntza-gune da. Zeukesan-ek laguntza emateko telefonoa eta web-orrialdea dauzka. Alde batetik, ZeukEsan-en telefonoa, 116 111, doakoa da (ez duzu ezer ordaindu behar) eta guztiz anonimoa.
Baina, zertarako balio du Zeukesan-ek?
Deitu edo idatzi dezakezu:
• Arazorik baduzu eta norbaitekin hitz egin behar baduzu.
• Arazorik baduzu, edo buruan ?bueltaka? dabilzkizun gaiei buruz gure orientazioa edo aholkua behar baduzu.
• Horrez gain, gugana jo dezakezu norbait beste norbaitez abusatzen ari dela ikusten baduzu (jazarpena, indarkeria edo bestelako erasoak?)
Nor dago web-orrialdearen eta Zeuk Esan atzean?
Psikologoak eta gizarte-hezitzaileak , haurren eta nerabeen esparruan espezializatuak.
Jakin ezazu lasaitasun osoz deitu edo idatzi diezakezula, esku onetan egongo zara-eta. Badakite zein garrantzitsuak diren zure intimitatea, zure ideiak eta zure zalantzak. Arreta osoz hartu eta entzungo zaituzte, eta laguntzen saiatuko dira.
http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-zeukhome/eu