Zer da Gimnastika artistikoa?
Kirol ikusgarria dugu gimnastika artistikoa, non gimnastek zoruan edota aparatu zehatzetan kirol-ariketak bakarka egiten duten.
Artistikoa deitzen zaio ariketen edertasuna bai dute helburu, burutze edota egite maila garaiarekin bat.
Bakarkako kirola izanik, bakarka zein kideko lehiaketak daude.
Ariketen egite-perfekzioa, zailtasuna eta arriskua baloragarriak dira.
Dotoretasuna eta zehaztasuna garrantzi handikoak dira bai emakumezko zein gizonezko gimnastika artistikoan.
Gizonezkoentzako aparatuak, emakumezkoek erabiltzen dituztenarekiko ezberdinak dira.Emakumezkoentzako aparatuak 4 dira: zorua, jauzi-zaldia, barra paralelo asimetrikoak eta oreka-barra. Aldiz, Gizonezkoek erabiltzen dituzten aparatuak 6 dira: zorua, jauzi-zaldia, barra-finkoa, zaldi-arkuduna, paraleloak eta eraztunak.
Hala dela, genero biontzat norbere gaitasun fisikoak erabateko garrantzia dute, indarra, koordinazioa eta malgutasuna, besteak beste. Ezaugarri horiek, guztiz sormenezko eta adierazpenezko kirol-ariketa dinamiko zein estatikoetan isla behar dutelarik.
Gimnastika antzinaroko jokoekin uztarketa estua duen kirol olinpikoetako bat da.
Duda, kezka edota informazio gehiago izan besterik nahi ez baduzu, bete ondorengo galde-sorta eta lehen bait lehen jarriko gara zurekin harremanetan.