Zer da gimnastika akrobatikoa?
Antzinetako grekoetara jo behar dugu kirol akrobatiko honen historiaz hitz egiterakoan.
Monumentu eta ontzietan aurkitu dira ariketa akrobatikoen marrazkiak. Akrobata hitzak ere, grekoen lengoaiatik bilakatzen da. Txina bezalako herrialdeak, kirol akrobatikoan historia aberatsa dute. Europa mailan, akrosport-ak indarra hartzen Joan zen 19. mendean eta zirkoen popularitatearen eraginez.
Gimnastika akrobatikoak, gimnastika artistikoa du oinarrizko egitura bezala (bere osagai akrobatikoarengatik), eta kontzeptu berriak gehitzen ditu kirol ekintza desberdina bihurtuz.
Giza-irudiak edo figuren sormenarako taldearen lana eta koordinazioa azpimarratuz.
Deportiboki eta artistikoki kontzeptu eta eduki anitzak aurkezten ditu, praktikatzen duen haurrari helburu ugari lortzea lagunduko diona.
Egun, kirol akrobatikoen elementuak paper garrantzitsua duten kirol ugari daude.
Lehiaketako gimnastika akrobatikoan binaka, hirunaka eta taldeka parte-hartu daiteke.
Duda, kezka edota informazio gehiago izan besterik nahi ez baduzu, bete ondorengo galde-sorta eta lehen bait lehen jarriko gara zurekin harremanetan.